XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustekabean, tripako min bizi batek hagineko mina ahaztuarazi zion.

Burutik behera izerditan zegoen.

Dentistaren atea ireki, eta Jim Temerariori bihotz-taupadak bizkortu egin zitzaizkion.

Dentistak emakume bat agurtu zuen amoltsuki, eta hurrengoa, mesedez, eskatu zuen.

Andrea eta mutikoa zutitu ziren.

- Aupa, txapeldun -agurtu zuen dentistak. Zer berri dugu, bada?

- Hagineko minak jota dabil berriro ere -erantzun zuen andreak. Zorioneko gozokiak.

Hura entzunda, Jim Temerariori tripako mina areagotu egin zitzaion. Zorioneko gozokiak, bai, pentsatu zuen, horiexek dira nire galbidea.

Hagin gaixoaren aldeko masaila igurtzi zuen, urduri.

Hura zen oinazea! Zergatik itxaron behar ote zuen? Ez zegoen eskubiderik, ordea!

Telefono baten hotsak bere larrialditik atera zuen.

Segundu pare bat eraman zion bere telefono mugikorra zela konturatzeak.